MIÑAN IRRATI SOLASALDIA

MIÑAN IRRATI SOLASALDIA

MIÑAN IRRATI SOLASALDIA

Duela bost urte Miñan liburuak argia ikusi zuenean, txundituta utzi gintuen Ibrahima Balderen historiak, eta historia hori idatzira ekarri zuen Amets Arzallusi deitu genion: Amets, Ibrahimaren Europarako bidaia kontatu duzue liburuan, baina hemen, hemen nola bizi da? Irunen hartu genuen trena Madrilerako, eta trenean kontatu zigun Ametsek Irungo Harrera Sarean ezagutu zuela Ibrahima, eta ikaragarria egin zitzaiola historia hasieratik, berezia, eta elkarrizketaz elkarrizketa harreman bat, mugimendu bat joan zela sortzen euren artean, eta horrela jaso zuela idatziz Ibrahimak ahoz kontatua. Madrilen grabatu genituen Ibrahima eta Amets, baina grabatu ez genuena geratu zitzaigun gogoan, bidaia laburra izanagatik: afaria, Ibrahimaren begiak, eta grabaziorako liburu bat behar genuela konturatuta hotelera joan ginela, eta heltzean, denon harridurarako, Ibrahimak motxilatik atera zuela bere alea: beti aldean daramat. Argazkiak egin genituen metro geltokian agurtu aurretik, geuretzako ordea, ez argitaratzeko. DAPA batean jaso genuen Miñan liburuaren sorrera, Ametsen eta Ibrahimaren arteko adiskidetasuna, nola bizi zen orduan Ibrahima Europan, eta geu ere mugimendu horren parte sentitu ginen nolabait. Gerora, geu ere poztu gara Miñan beste hainbat hizkuntzara itzultzeko bidean ikustean, bai eta itzulpenek egin duten bideaz jakitean ere. Halaber, poztu ginen jakin genuenean Artedramak antzerkira eraman behar zuela liburua. Orain, liburua argitaratu zela bost urte bete direnean, Soreasu Antzokian Miñan antzezlana ikusteko zoria izango dugu, azaroaren 1ean, Azpeitiko Antzerki Topaketen baitan.

 

Artedramak irailean sormen egonaldia egin zuen Soreasun, eta dena batzen zela ikusita, denak bildu eta solasaldi bat egitea okurritu zitzaigun Kulturaz kooperatiban, eta halaxe antolatu genuen irratirako solasaldi hau. Amets Arzallus bera, liburua inglesera itzuli eta antzerkirako moldatu zuen Timberlake Wertenbaker, antzezlana zuzendu duen Ander Lipus eta Ibrahimaren papera jokatu duen Sambou Diaby aritu dira solasean, Arantxa Iturbek gozo gidatuta. Soreasu Antzokian bertan egin genuen, oholtzan, ikustera eta entzutera etorri nahi zuen jendeari irekia. Hemen duzu entzungai, opari bat, solasaldiak eman zuena.

Sortzailea

Antzerki Topaketak, Kulturaz

 

Data

2024.10.19

 

Lekua

Soreasu Antzokia

 

Fitxategi mota

Audioak (1)

 

Iraupena

50:34 + 48:11

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Hitzaren Eskola: (A)hotsak

Hitzaren Eskola: (A)hotsak

Hitzaren Eskola: (A)hotsak

Ahots

1 iz. Ahots kordak dardaratzen direnean sortzen den hotsa. Ahotsik gabe gelditu. Ahots ozena. Ahots garaia, zolia, zorrotza, apala, lodia, sakona. Ahots aparatua. Haurrei hitz egiteko erabiltzen diren ahots tonua, intonazioa, hiztegia eta esaldien luzera.
2 iz. Irud. Herriaren ahotsa. Gora doa ibaien ahotsa.
3 iz. Musika-lan polifoniko bateko melodia lerro bakoitza. Lau ahotsentzako meza. Abesti bat hiru ahotsetara.

Hots

1 iz. Dardaratzen den zerbaitek sorturiko sentipena, entzumenari eragiten diona. Ik. soinu; zarata. Hotsa eta zarata. Hots bat entzun. Hots zolia, zorrotza. Lurrikara handi baten hotsarekin. Euriaren hotsa, erortzean. Txin-txin, diruaren hotsa.
2 iz. Hizkl. Ahozko hizkuntzaren hotsak. Hots eta letren arteko bana-banako egokitasuna. Euskararen hots legeak. Hots aldaketen ondoriozko hitz aldaerak. Hots katea.
3 iz. Entzutea, ospea. Hots handiko hizlaria. Norbait hil zuelako hotsa zeukan.
4 interj. Bokatibo gisa, norbaiti eragiteko edo haren arreta lortzeko izenaren aurrean ezartzen den hitza. Hots, andrea, abia gaitezen. Nagusiaren oinordekoa da; hots, hil dezagun eta bere ondasuna guretzat izango da. Hots, hots!” ziotsoten behorrari.

Sortzailea

Hitzaren Eskola

 

Data

2022.03.23

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

 

 

Fitxategi mota

Audioak (9)

 

Iraupena

01:05:20

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Bigarren Sexua(z), collage

Bigarren Sexua(z), collage

Bigarren Sexua(z), collage

‘Bigarren sexua(z), collage’ dokumentalaren emanaldia eta Irene Arrarats Simone de Beauvoirren ‘Bigarren Sexua’ itzuli duen itzultzailearen solasaldia egin ziren Sanagustin kulturgunean martxoaren 4an.

Nora Alberdik, dokumentalaren egileak, eta Arraratsek De Beauvoir filosofo eta idazleak emandako hainbat gakoren inguruan aritu ziren solasean. 

Sortzailea

Irene Arrarats | Nora Alberdi

 

Data

2020.03.04

 

Lekua

Sanagustin kulturgunea

 

 

Fitxategi mota

Audioak (1)

 

Iraupena

01:05:08

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Azpeitiko Idazleak

Azpeitiko Idazleak

Azpeitiko Idazleak

Munoandi elkarteak ‘Azpeitiko Idazleak’ mahai-ingurua antolatu zuen. Alaitz Olaizola, Joxean Agirre, Pako Aristi eta Jose Luis Otamendi izan ziren hizlariak.

Sortzailea

Munoandi

 

Data

2019.11.07

 

Lekua

Sanagustin kulturgunea

 

 

Fitxategi mota

Audioak (1)

 

Iraupena

01:05:20

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Artea eta edukiontziak. Kontsiderazio batzuk.

Artea eta edukiontziak. Kontsiderazio batzuk.

Artea eta edukiontziak. Kontsiderazio batzuk.

Jaron Rowanen Cultura libre de Estado liburuaren irakurketak bultzatuta, bagenuen gogoa artearen eta kulturaren funtzioari buruz hausnarketa egiteko, eta horretara gonbidatu genuen Hedoi Etxarte.

Hitzaldi mamitsua eskaini zigun, ohi duen gisan. Orain hemen daukazue entzungai osorik.

Hitzaldia

by Hedoi Etxarte

Solasaldia

by Hedoi Etxarte

Sortzailea

Hedoi Etxarte

 

Data

2017.12.14

 

Lekua

Sanagustin kulturgunea

 

Fitxategi mota

Audioak (2)

 

Iraupena

50:34 + 48:11

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.