Thierry Biscary

Thierry Biscary

Thierry Biscary

Thierry Biscary musikariarentzat egin dugun ikus-entzunezkoa. 2012an, Kalakan hirukotearekin Madonnaren MDNA Tour bira mundialean parte hartu zuen Anhauzeko abeslariak. Urte bizi baten ondotik Ipar Euskal Herrira itzuli zen ordea, eta 2018an bakarkako ibilbidea abiatu zuen. Lehenik, Manez ezizena hartu zuen, Manez eta Kobreak diska plazaratuz Kobreak metalezko tresnentaldearekin. 2020an Muda izeneko bigarren diskoa aurkeztu du, lehen aldiz bere izenean.

Sortzailea

Thierry Biscary

 

Data

2021.07.16

 

Lekua

Anhauze / Zestoa / Dinamoa

 

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

11:28

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

DAPA 26 | Nagore Legarreta

DAPA 26 | Nagore Legarreta

DAPA 26 | Nagore Legarreta

Nagore Legarreta Hernanin jaio zen 1981ean. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen. Hernaniko Kronikan lanean jardun zuenean engantxatu zen argazkilaritzarekin. Ikastaroak egin zituen, tailerrak jaso argazkilarien eskutik. 2009an argazkilaritza estenopeikoa ezagutu zuen, eta kolpetik maitemindu. Argazkiak egiteko modurik primitiboena bihurtu zen bere adierazpide. Edozerekin kamerak sortu ahal izateak liluratu zuen, argazki modu horrek eskaintzen zion giro oniriko eta zehaztasunik gabeak. Harrezkero lan ugari egina da, liburuak argitaratu ditu, jaialdietan ibili da harat-honat. ‘Ibaia ez da leku bat’ proiektuarekin dabil, besteak beste, eta eskuak uretan harrapatu nahi izan genuen guk.

Sortzailea

Nagore Legarreta

 

Data

2021.07.14

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

12:14

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

beste hamaika bizitzeko_ | LAXARO AZKUNE

beste hamaika bizitzeko_ | LAXARO AZKUNE

beste hamaika bizitzeko_ | LAXARO AZKUNE

Laxaro Azkune Uztarria Kultur Koordinakundeko (1998-2008) lehendakari ohi, kazetari eta bertsoetako gai-jartzailea da hamargarren kapsulako protagonista. Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordeak martxoaren hasieran ekin zion bideo laburrak argitaratzeari.

Sortzailea

Laxaro Azkune

 

Data

2021.07.08

 

Lekua

Sanagustin kulturgunea

 

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

1:13

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Ahots Baten sormen egonaldia 2020

Ahots Baten sormen egonaldia 2020

Ahots Baten sormen egonaldia 2020

Euskarazko ahozko sorkuntzako diziplina ezberdinak biltzen dituen egonaldia da Ahots Baten. Euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beren artean harreman sareak egiteko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortu du Mintzola Ahozko Lantegiak Ikastolen Elkartearekin elkarlanean, eta euskarazko ahozko kultur sorkuntzako beste zenbait eragile eta sortzaile ere aintzat hartuta.

Abenduaren 28an eta 29an egin zuten Ahots Baten Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. Urte guztian antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan eta kontalaritzan edota literaturan aritzen diren gazte sortzaileei zuzendua dago. Bi egunetan, kultur diziplina horietan aditu diren gonbidatuak batu ziren taldera, eta partekatzeko, esperimentatzeko, hitz egiteko… aukera izan zuten.

Sortzailea

Ahots Baten

 

Data

2021.07.05

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

 

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

4:21

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.