DAPA 34 | So (Amorante & Los Sara Fontán)

Nahaste-borrastea. Astoaren arrantzak elkarrizketa mozten dizu batzuetan, izorratu beharrean solasaldia aberastuz.

Antzeko zerbait gertatzen da Iban Urizar, Sara Fontán eta Edi Pou a.k.a. Amorante & Los Sara Fontán lau horma artean batzen dituzunean. Sartuko dizkizute perkusioak, tronpetak, txintxarriak, soinu testurak, sampler-ak, bibolinak, mugikorreko bideoak… Nahastuko dizkizute bizi gaituen munduaren zaratak, “Maritxu nora zoaz” eta New Orleanseko doinuak. Jerarkiarik gabe, jolasa ardatz hartuta. Sortuko dizute nahaste-borraste handi bat.

Azpeitiko Dinamoan eta Kataluniako Convent-Strava espazioetan egin zuten sormen egonaldi bana, eta Sanagustin kulturgunean aurkeztu ziguten, pasa den maiatzean, nahaste-borraste handi eta zoragarri hau.

Sortzailea

Amorante | Los Sara Fontán

 

Data

2022.09.21

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

11:31

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.