DAPA 28 | Album (Formol Laborategia)

DAPA 28 | Album (Formol Laborategia)

DAPA 28 | Album (Formol Laborategia)

Formol Laborategia 2019an eratu zuten Edurne Azkarate, Mikel Ibarguren eta Intza Alkainek, egungo euskal kulturak planteatzen dituen hainbat erronkei heltzeko asmoz: gazteriari buruz hausnartzea eta ahotsa ematea, publiko berriak sortzea, poetika eta estetika berriak arakatu eta lantzea… Zer egiten du ostruka batek arrainontzi baten barnean? Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko? Galdera serioak airera bota eta umorez erantzun dituzte ‘Album’ antzezlanean. Dinamoan obraren sortze lanetan eta Soreasun estreinaldi egunean, kamera eskutan kuxkuxean ibili ginen.

Sortzailea

Formol Laborategia

 

Data

2022.02.09

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

7:31

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Gure Marrak

Gure Marrak

Gure Marrak

Gure Mintzak proiektua jarri genuen martxan Dinamoan 2020an: “Gure inguruan hitz egiten diren hizkuntzen aniztasuna eta jatorri ezberdinetako herritarren aberastasun kulturala saretzeko egitasmoa”. 12 lagun grabatu genituen orduan, eta bakoitzari bere kulturatik zerbait aukeratzeko eskatu genion. Iaz, lagun horiek ekarritako kontakizunak ilustratzeko tailerra antolatu genuen, tailerra bukatzean kontakizun ilustratu horiek argitara emateko asmoarekin.

Sortzailea

Gure Marrak

 

Data

2022.01.13

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

 

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

4:39

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.