Hamairu poeta palestinar: gailendu dadila hitza

Genozidioa aditzeraz edo, zeharkako eta urruneko testigantzaz besterik, ezagutzen ez dugunok ere ezin diogu aisa ihes egin haren itzalari. Izan ere, bada ardura unibertsal bat bere larruan ez bada, bere herrian halakorik bizi duenari begirune humanoz bide ematea.

Handia da elkartasunaren ahala. Bakoitzak bere gogoaren eta egokieraren arabera topa dezake elkartasuna erakusteko era. APOA taldean poesia irakurtzen dugu taldean, hori da gure jardun iraultzailearen alderdi bat. Bestea da, pertsona garen aldetik, duintasunez bizitzen saiatzea ahal dugun heinean, ahal dugun denean. Herriko jendea gara.

Hemen bildu dugun hitza genozidioaren muinera begira mintzo da, APOAko hainbat kidek hitz horri ahotsa jarri diogu. Abagune historiko tragikoenen lekukotza ematea ere badagokio artearen edertasunari, eta esku-eskura jarri zaigunez, horren lagin garaikide bat dakargu grabazio sorta honekin.

SENEZ itzulpen aldizkariaren 56. zenbakian, Isabel Etxeberria Ramirezek bildu eta editatu ondoren, hamalau itzultzaileren ahaleginari esker euskarara ekarritako poema bilduma eman dute argitara joan den udazkenean. Goiburua, hau: “Hamahiru poeta palestinar: gailendu dadila hitza”. Beraz hor du zorraren lehen iturria egungo gure lehengai poetikoak.

Palestinar literatura, artea, musika, bere lurraren, eta ederrez mindutako giza nortasunaren, deia jaso ahala deika ari zaio lurrari berriz, munduan diren herri guztien antzera. Lurra gorputz kolektiboa bada, gorputza balizko herri asmo baten lur txatal ere izaten ahal da. Eta oraindik bere buruari edo izarrei libre izateko promesa egin diezaiokeen pertsonak, herriak, badu altxor prekario bat.

______

Itzulpenak: Eider Beobide (Alkandora berdea; Bereizketa hesia; Izarrik gabeko gau batean; Gure aitona terrorista zen), Olatz Esteban (Pikutara zure arte-irakaspenak, nire jendea hiltzen ari da), Larraitz Fagundez (Sábir eta Zainab teilatura igo zirenekoa; Iraultza abian), Garazi Goldarazena (Bai, ez gara hilen, baina; Zorroztu ezpata zeure lepoan), Oihane Gurrutxaga (Galdeketa baten laburpena), Miren Irizar(Haren baitan egon baino ez dut nahi) , Leire Lakasta (Sábir eta Zainab teilatura igo zirenekoa; Iraultza abian), Maria Oses (Alkandora berdea; Bereizketa hesia; Izarrik gabeko gau batean; Gure aitona terrorista zen), Maider Ramirez (Bonbila apurtua dir-dirka), Ainhoa Salaberria (Ia lau urteko norbaiten egunerokotik), Iñigo Satrustegi (Diaspora), Nora Unanue (Bizitza irakasten dugu, jauna) Arkaitz Uranga (Itxaropena deritzon fobia bat pairatzen dut), Anitz Zapirain (Bai, ez gara hilen baina; Zorroztu ezpata zeure lepoan)

Koordinazioa eta edizioa: Isabel Etxeberria Ramírez

Ia lau urteko norbaiten egunerokotik

by Hanan Ashrawi | Ahotsa: Ainhoa Odriozola | Doinua: Le Trio Joubran

Haren baitan egon baino ez dut nahi

by Fadwa Tuqan | Ahotsa: Amaia San Vicente | Doinua: Kulturaz kooperatiba

Alkandora berdea

by Naomi Shihab Nye | Ahotsa: Amaia San Vicente | Doinua: Kulturaz kooperatiba

Sábir eta Zainab teilatura igo zirenekoa

by Taha Muhammad Ali | Ahotsa: Ane Borda | Doinua: Anouar Brahem

Itxaropena deritzon fobia bat pairatzen dut

by Maya Abu Al-Hayat | Ahotsa: Eder Iturralde | Doinua: Kulturaz kooperatiba

Bonbila apurtua dir-dirka

by Noor Hindi | Ahotsa: Edurne Lazkano | Doinua: Mohamed Abdelwahab (National Arab Orchestra)

Bizitza irakasten dugu, jauna

by Rafeef Ziadah | Ahotsa: Eñaut Frantsezena | Doinua: Gustavo Santaolalla

Gure aitona terrorista zen

by Mosab Abu Toha | Ahotsa: Xabier Gantzarain | Doinua: Gustavo Santaolalla

Galdeketa baten laburpena

by Samih al-Qasim | Ahotsak: Maider Egiguren-Jose Luis Otamendi | Doinua: Kulturaz kooperatiba

Diaspora

by Yaffa As | Ahotsa: Maider Egiguren | Doinua: Kulturaz kooperatiba

Zorroztu ezpata zeure lepoan

by Zein Bseiso | Ahotsa: Mikel Alberdi | Doinua: Kulturaz kooperatiba

Bai, ez gara hilen, baina

by Muin Bseiso | Ahotsa: Jose Luis Otamendi | Doinua: Kulturaz kooperatiba

Izarrik gabeko gau batean

by Mosab Abu Toha | Ahotsa: Pablo Dominguez | Doinua: Kulturaz kooperatiba

Pikutara zure arte-irakaspenak, nire jendea hiltzen ari da

by Noor Hindi | Ahotsa: Pablo Dominguez | Doinua: Kulturaz kooperatiba

Bereizketa hesia

by Naomi Shihab Nye | Ahotsa: Roberto Oñederra | Doinua: Mohamed Abdelwahab (National Arab Orchestra)

Iraultza abian

by Raxid Hussein | Ahotsa: Nerea Arruti | Doinua: Sanaa Moussa

Sortzailea

Hitzaren Eskola

 

Data

2026.01.27

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

 

 

Fitxategi mota

Audioak (16)

 

Iraupena

01:05:20

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.