DAPA 09 | Miñan

DAPA 09 | Miñan

DAPA 09 | Miñan

Miñan argitaratu eta hiru hilabete geroago, Amets Arzallusek Ibrahima Balderengana Madrilera egindako bisita bat du oinarri ikus-entzunezko honek. Ibrahima Balderen egunerokoa azaldu eta, bide batez, liburuaren nondik norakoez, ahozko literaturaz eta migranteen aferaz hausnartzen da bertan. Ibrahima Balde Gineako Konakryn jaio zen 1994an. Kamioi gidari izateko aprendiz ibili zen hiru edo lau urtez. Egun batean amak deitu zion arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea egin zuen. Irunen, bertako Harrera Sarearen bidez, Amets Arzallus ezagutu zuen. Ibrahimak bere bidaia kontatu zion, eta Ametsek idatziz jaso. Horrela sortu zen Miñan. Gaur egun, Madrilen mekanika ikasketak egiten ari da. Amets Arzallus Antia Hendaian jaio zen 1983an. Bertsolaria da, baina tarteka kazetaritza eta idazle lanetan ere ibiltzen da. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen eta txapeldunorde izan zen 2009an. Irungo Harrera Sarean boluntario lanetan ari zela ezagutu zuen Ibrahima Balde. Honek ahoz kontatua idatzira ekarri du Miñan liburuan.

Sortzailea

Amets Arzallus

 

Data

2020.03.18

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

 

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

21:53

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Bigarren Sexua(z), collage

Bigarren Sexua(z), collage

Bigarren Sexua(z), collage

‘Bigarren sexua(z), collage’ dokumentalaren emanaldia eta Irene Arrarats Simone de Beauvoirren ‘Bigarren Sexua’ itzuli duen itzultzailearen solasaldia egin ziren Sanagustin kulturgunean martxoaren 4an.

Nora Alberdik, dokumentalaren egileak, eta Arraratsek De Beauvoir filosofo eta idazleak emandako hainbat gakoren inguruan aritu ziren solasean. 

Sortzailea

Irene Arrarats | Nora Alberdi

 

Data

2020.03.04

 

Lekua

Sanagustin kulturgunea

 

 

Fitxategi mota

Audioak (1)

 

Iraupena

01:05:08

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

DAPA 06 | Iñigo Astiz

DAPA 06 | Iñigo Astiz

DAPA 06 | Iñigo Astiz

Iñigo Astiz Iruñean jaio zen 1985ean. Idazlea eta Berria egunkariko kazetaria da. ‘Baita hondakinak ere’ eta ‘Analfabetoa’ poesia bildumak idatzi ditu. Sylvia Plathen poema antologia bat euskaratu zuen eta beste zenbait kazetarirekin batera ‘Ez duzu abusatuko. Pederastia kasuak Euskal Herriko elizan’ liburua argitaratu zuen. ‘Joemak eta Polasak’ haurrentzako poesia liburu ilustratua argitaratu berri du Maite Mutuberriarekin batera.

Sortzailea

Iñigo Astiz

 

Data

2020.01.01

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

5:05

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Mikrouhinak: Beñat Lizaso eta Jon Maia, buruz buru

Mikrouhinak: Beñat Lizaso eta Jon Maia, buruz buru

Mikrouhinak: Beñat Lizaso eta Jon Maia, buruz buru

Hitzordu garrantzitsua dute zapatuan Beñat Lizaso eta Jon Maia bertsolariek: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala. Donostia Arenan (Ilunbe) kantatuko dute biek, milaka bertsozaleren aurrean. Final handiaren atarian aurrez aurre jarri dira biak, eta solasean aritu dira, elkarri galderak eginez. Kazetari paperean jarrita bota dituzte puntuak, batak besteari erantzun bitartean. Besteak beste, finalera iritsi aurreko saioez, horietan sentitutakoez, bertsolaritzan egindako ibilbideaz eta finalera iritsi aurreko sentipenez mintzatu dira.

4Sortzailea

Jon Maia & Beñat Lizaso

 

Data

2019.12.12

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

 

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

29:12

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

DAPA 03 | Danele Sarriugarte

DAPA 03 | Danele Sarriugarte

DAPA 03 | Danele Sarriugarte

Danele Sarriugarte Elgoibarren jaio zen 1989an. Idazlea eta itzultzailea da, eta gaur egun Donostian bizi da. Itzulpegintzan graduatu zen eta Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua masterra egin zuen Bartzelonan. Bi liburu idatzi ditu Erraiak (2014) eta Azala Erre (2018).

Sortzailea

Danele Sarriugarte

 

Data

2019.12.11

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

8:05

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.