Ahots Baten sormen egonaldia 2020

Ahots Baten sormen egonaldia 2020

Ahots Baten sormen egonaldia 2020

Euskarazko ahozko sorkuntzako diziplina ezberdinak biltzen dituen egonaldia da Ahots Baten. Euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beren artean harreman sareak egiteko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortu du Mintzola Ahozko Lantegiak Ikastolen Elkartearekin elkarlanean, eta euskarazko ahozko kultur sorkuntzako beste zenbait eragile eta sortzaile ere aintzat hartuta.

Abenduaren 28an eta 29an egin zuten Ahots Baten Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. Urte guztian antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan eta kontalaritzan edota literaturan aritzen diren gazte sortzaileei zuzendua dago. Bi egunetan, kultur diziplina horietan aditu diren gonbidatuak batu ziren taldera, eta partekatzeko, esperimentatzeko, hitz egiteko… aukera izan zuten.

Sortzailea

Ahots Baten

 

Data

2021.07.05

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

 

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

4:21

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Dinamoa sormen gunea | Azpeitia

Dinamoa sormen gunea | Azpeitia

Dinamoa sormen gunea | Azpeitia

Mugimendua indar eta indarra argi bihurtzeko tresna da Dinamoa. Sormen gune zabala da, anitza, askea, irekia; sormen diziplina eta adierazpen orori bide emateko laborategia. Sortzaileek lan egiteko lekua da, babesa eta giroa. Euskalduna, Euskal Herrikoa eta mundukoa. Inorena ez baina denona, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko, sorkuntza nork bere baitatik kolektiborako jauzia baita. Mundua ulertzeko eta mundua kontatzeko aukera da Dinamoa.

Bideoa azken bi urteetan sormen gunean burututako proiektuen lagin bat da, irekiera ofizialerako prestatua.

Sortzailea

Dinamoa

 

Data

2021.06.18

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

3:33

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

DAPA 25 | Bidegurutzean

DAPA 25 | Bidegurutzean

DAPA 25 | Bidegurutzean

Deabruari arima musika dohainen truke bidegurutzean saldu ziola dio Galder Izagirre eta konpainiak berreskuratu duten kondairak. Istorioari segika, bele baten begiradatik Sanagustin kulturgunea gurutze bat dela ohartuta, bertarako bidea marraztu zuten, Amorante, Sara Sozaya eta Belako eliza zaharra profanatzen grabatzeko. Gu kameralarien atzean jarri ginen, elizan baimenik gabe konfesioak entzuten zituen haur txikiaren gisan zelatan.

Sortzailea

Bidegurutzean

 

Data

2021.06.16

 

Lekua

Sanagustin kulturgunea

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

7:17

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

beste hamaika bizitzeko_ | JULEN GARATE & ANDER BASTIDA

beste hamaika bizitzeko_ | JULEN GARATE & ANDER BASTIDA

beste hamaika bizitzeko_ | JULEN GARATE & ANDER BASTIDA

Julen Garate eta Ander Bastida Kultur Bonodunak dira zortzigarren kapsulako protagonistak. Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordeak martxoaren hasieran ekin zion bideo laburrak argitaratzeari.

Sortzailea

Julen Garate | Ander Bastida

 

Data

2021.06.10

 

Lekua

Soreasu Antzokia

 

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

0:47

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.