Sukalde koplak: tupper-erako entsalada eta onddoak

Sukalde koplak: tupper-erako entsalada eta onddoak

Sukalde koplak: tupper-erako entsalada eta onddoak

Kulturaz Kooperatibak eta Elikaguneak bide berri bati ekin diogu elkarrekin, sukaldaritza programa bat garatzeari, hain zuzen ere. Datozen hilabeteetan, Xabier Bereziartua eta Xabi Izagirre, hurrenez hurren, Sanagustin Kulturguneko eta Elikaguneko sukaldariek, bertako produktuekin osatutako platerak nola sukaldatu erakutsiko digute.

Sortzailea

Xabier Bereziartua eta Xabi Izagirre

 

Data

2018.10.29

 

Lekua

Elikagunea

 

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

19:29

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Mikrouhinak: Triki Giro 2018

Mikrouhinak: Triki Giro 2018

Mikrouhinak: Triki Giro 2018

Laugarren urtez jarraian, trikiti eta pandero doinuek hartu zituzten Azpeitiko Alde Zaharreko kaleak eta plazak urriaren 19an, Trikigiro jaialdiaren eskutik. Urola Erdiko dozenaka trikitilari eta pandero-jotzaile elkartu ziren, ume, gazte eta heldu, ikasle eta irakasle, beren instrumentuak astinduz bazterrak girotzeko. 20:00etan plazan elkartu ondoren, hantxe jo zituzten aurreneko piezak, Erdikalean behera kalejiran abiatu aurretik. Perez Arregi plazan egin zuten hurrengo geldialdia; eta atzera plazara bidean, Erdikalean gora eginda, Plaza Txikian ere egin zuten geldialdia. Kaleak musikaz bete ostean, Sanagustin kulturgunean elkartu ziren 160 lagun afaltzeko, eta sabelak beteta, erromeria egin zuten bertan.

Sortzailea

Triki Giro

 

Data

2018.10.18

 

Lekua

Sanagustin kulturgunea / Plaza Nagusia

 

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

02:38

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Mikrouhinak: Extinction

Mikrouhinak: Extinction

Mikrouhinak: Extinction

Metal gau berezia izan zen urriaren 19an Sanagustin kulturgunean. Iban Hernandez eta Ekaitz Garmendia azpeitiarrak kide diren Extiction taldeak metal zaleak aho zabalik utzi zituen.

Sortzailea

Extinction

 

Data

2018.10.19

 

Lekua

Sanagustin kulturgunea

 

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

03:39

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.