oreasu Sormen Guneko eraberritze lanak bukatu bitartean, Azpeitiko Kultur Mahaiak bi erronka ditu: batetik, dinamika indartzea eta komunitatea artikulatzen joatea (tailer, ikastaro eta abarren bitartez); eta bestetik Sormen Gune horren nolakotasuna zehazten joatea: erabilera irizpideak, ardatzak, funtzionamendua, kudeaketa…Hausnarketa hori abian jartzeko beste leku batzuetako ereduak eta beste sortzaile batzuen ikuspuntuak ezagutzeko, jardunaldiak antolatu zituen “Dinamoa” sormen guneak. Jardunaldi horietako parte hartzaileen hausnarketak bildu ditugu.