DAPA 14 | Gehiengoaren Hiria

DAPA 14 | Gehiengoaren Hiria

DAPA 14 | Gehiengoaren Hiria

Gehiengoaren hiria Pasaiako badiako arkitekturaren inguruko gogoeta bat da. Pasaiako badia, Espainiako desarrollismoaren garaian garatutako hiri gune askoren antzera, itsusitzat jotzen da. Liburuak Pasaiako eraikinen erradiografia bat egiten du eta itsustasunaren kontzeptua kolokan jartzen du, nostalgiaren inguruko gogoeta bat eginez. Lan hau, bere esentzian, inoiz aintzat hartu ez den arkitektura bati egindako omenaldia da.

Sortzaileak

Jonander eta Ander

 

Data

2020.10.14

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

 

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

8:34

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

DAPA 13 | Erraia

DAPA 13 | Erraia

DAPA 13 | Erraia

Erraia zigilua Gasteizen 2018an sortutako batze lana da. Musika proiektuen zabalkundean autoedizioa bide duten taldeen indar batuketa. Arabatik abiatutako proiektua, kantuen loratze eta zabalkundean zigilu berdinaren babespean aurkezten direnak. Hurbiltasunak batu zituen Joseba B. Lenoir, Miren Narbaiza MICE proiektuarekin, Izaki Gardenak, Jon Aranburu eta udaberrian desegin zen Montauk taldea.

Sortzailea

Erraia

 

Data

2020.09.30

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

 

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

10:36

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

DAPA 12 | Basolatik Berri Onik Ez

DAPA 12 | Basolatik Berri Onik Ez

DAPA 12 | Basolatik Berri Onik Ez

‘Basolatik Berri Onik Ez’ Xabiroi aldizkarian atalka argitaratu den nobela grafikoa da. Orbaitzetako arma fabrika zaharraren deuseztatzea oinarri hartuta, Dani Fanok proposatu, Asisko Urmenetak idatzi eta Joseba Larretxek marraztutako alegiazko istorioa da. Laster, liburu formatuan kaleratuko da. Joseba Larretxe ‘Josevisky’ Irunen jaio zen 1985ean. Arkitektura ikasketak egin bazituen ere, komikigintzarako bokazioa izan du betidanik. Hainbat aldizkaritarako kolaborazioak (Argia, Gaztezulo, Xabiroi, H28…), beste hainbat nobela grafikotako ilustrazioak (‘Katu Hegoduna’, ‘Walking’, ‘Aingurak’ -honen gidoia ere bai-, ‘Joana Maiz’…) eta bestelako ilustrazio lanak egin ditu -2020ko Donostiako Jazzaldiaren kartela, esaterako-. Asisko Urmeneta Iruñean jaio zen 1965ean. ‘Napartheid’ aldizkari satirikoaren sortzailea da eta azken hamarkadetan mota guztietako ilustrazio lanak egin ditu: komiki labur eta tirak Argian, Xabiroin edota H28n, nobela grafikoak (‘Hegoekialde Urruneko Legenda’, ‘Erraondoko Azken Ttunttuneroa’, ‘Eusklabo Alaiak’, ‘AztiHitza: Xahoren Biografikoa’, ‘1620, Nafarroa Beheregaina’…), diska azalak (Oskorri edota Negu Gorriak-entzat…) eta abar.

Sortzaileak

Dani Fanok, Asisko Urmeneta eta Joseba Larretxe

 

Data

2020.09.16

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

 

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

13:51

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

DAPA 11 | Atopia

DAPA 11 | Atopia

DAPA 11 | Atopia

Atopia RPG Euskal Herri surrealista batean kokaturiko rol-jokoa da, ETZI PMko kideek 2019ko Durangoko Azokan plazaratua. Marxialistak, lur4ak, ikurrin daltonikoak, errobot-lehendakariak edo dinosauroak. ‘Konspirazio guztiek dute balizko arrazoia Euskal Herri garaikidearen bertsio alternatibo honetan’. Eneko Olazabal eta Xabier Landabideari egindako elkarrizketak izan behar zuen erreportaje honen ardatza. Baina errealitatez betetako luizi batek hankaz gora jarri du dena azken hilabeteotan.
Sortzailea

Atopia

  Data

2020.04.20

  Lekua

Dinamoa sormen gunea

  Fitxategi mota

Bideoa

  Iraupena

9:07

  Creative Commons lizentzia Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.
DAPA 10 | Histeria (Hatxe)

DAPA 10 | Histeria (Hatxe)

DAPA 10 | Histeria (Hatxe)

Idoia Hernandez Hatxek beste hainbat artistekin batera osatu duen Histeria proiektuaren sorkuntza prozesua du oinarri ikus – entzunezko honek. Lau une uztartzen dira bertan: Dinamoa sormen gunean irudia landu zutenekoa, Azpeitiko udal musika bandaren lokalean musika sortu zutenekoa, Sanagustin kulturgunean emaitza aurkeztu zutenekoa eta emaitza bera. Idoia Hernandez Errenterian jaio zen 1988an. Musikaria da. Gaztetxoa zela musika ikasi zuen, baina utzi egin zuen Mikelazulo kultur elkartean lanean hasi zen arte. Bertako piano zaharraren aurrean jarri eta bertan sortu zuen bere proiektu pertsonala den Hatxe. Bere bigarren diska ‘Panpin hautsien dantza’ deitzen da eta bertan aurkitu daiteke ‘Histeria’ abestia.

Sortzailea

Idoia Hernandez

 

Data

2020.04.01

 

Lekua

Dinamoa sormen gunea

 

 

Fitxategi mota

Bideoa

 

Iraupena

5:34

 

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.